LA SIRENA

ELAk aterpetxea irekitzea exijitu dio Donostiako Udalari

2024/01/11
ELAk parte hartuko du Donostiako La Sirena Aterpetxearen irekiera exijitzeko egingo den elkarretaratzean. Hitzordua gaur izango da, urtarrilak 11, 19:30etan, udaletxearen aurrean. La Sirena aterpetxea Donostian etxerik gabeko pertsonak eguraldi makurra egiten duenerako 100 ohe prest dituen baliabidea da, azarotik apirilera. Kale-egoeran 300 pertsona baino gehiago daude Donostian eta Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken urteetan asko hasi da kopuru hori. Egoera zaurgarrian eta oso prekarioan dauden pertsonak dira. Aterpetxea ezinbesteko baliabidea da; halere, ez du inolaz ere konpontzen fondoko arazo estrukturalak, alegia, pobrezia eta etxebizitza sozialen falta. Donostiako Udalak, baina, baliabideak erabiltzeko protokolei jarraiki, ez du ireki, negu-betean, negu osoko aste hotzenean, hain zuzen ere.

Udalaren argudioa  honako hau izan da: "hotza ez da muturrekoa". Bitartean, jendea hotzez dago kalean. Aurten Udalak bolo-bolo zabaldu zuen zerbitzua indartu zuela, aterpetxe funtzioa bertan behera utziz eta larrialdiko zerbitzu gisa funtzionatuz. Baina protokoloa aldatu behar dela argi dago, izan ere izozte arriskua dagoenean, eta, beti ere, izotz-arriskua 36 ordu lehenago iragarrita dagoenean.
Protokoloa ez da nahikoa. Honengatik, ELAk Donostiko udalari protokoloa aldatzea exigitzen dio. La Sirena irekitzea eskatzen du.

Ondorioz, ELAk gaurko elkarretaratzean parte hartuko du La Sirena Aterpetxea irekitzea exijitzeko. Aldi berean, ELAko militantzia osoari dei egiten diogu bertan parte hartzeko eta martxan jarriko den kanpainan ere parte hartzeko.

Inor ez kale gorrian!