TURISTIFIKAZIOA
ELAk bat egiten du Saretxe etxebizitza sindikatuak larunbatean Donostian deitutako manifestazioarekin

ELAk behin eta berriro aldarrikatu du etxebizitza eskubide subjetiboa izan behar duela eta legez bermatu behar dela etxebizitza baterako sarbidea. Hau errealitate bihurtzeko, turistifikazioari mugak jarri behar zaizkio eta neurriak hartzea ezinbestekoa da etxebitzaren prezio neurrigabeekin amaitzeko.
ELAren proposamenak hurrengoak dira; alokairu prezioak mugatu, hutsik dauden etxebizitzak alokairuan erabiltzera behartu, etxegabetzeak geldiarazi, turismoko etxebizitzak mugatzea eta kontrolatzea eta etxebizitzako gastu publikoa BPGaren %2ra igotzea.
Hori dela eta, ELAk bat egin du turistifikazioaren aurkako Saretxek deitutako manifestazioarekin. Grosen izango da arratsaldeko 5etan.