KALEKO AFARI SOLIDARIOAK
ELAk bere babesa eskaini nahi dio Kaleko Afari Solidarioak taldeari

Azken egunetan, baina, ekimen honek jazarpena jaso du Egian. Sortutako harrabotsa dela-eta, Donostiako Udalak harturiko erabakia salatzen dugu; udalak Egian afari horiek ematea debekatu du. Debekua ezarri duenak segurtasun faltaren aitzakia jarri du afari hauek debekatzeko. Baina atzean dagoena da etxerik gabeko pertsonekiko utzikeria instituzionala. Zer egin du udalak hau konpontzeko? Segurtasun faltak ez du loturarik jendearen beharrak asetzearekin.
Debeku hori jazarpen arrazista eta faxistak hauspotzeko bakarrik balio duen erabakia da. Segurtasun eza eta horren sentsazioa beren interesetarako erabiltzen dutenena, alegia. Egoera ez da konponduko afariak debekatuz eta elkartasuna debekatuz.
Horregatik guztiagatik, ELAk dei egiten dio bere afiliazio, militantzia eta Donostiako hiritarrei KAS taldeari babesa emateko.