ARRAZAKERIAREN AURKAKO KANPAINA

ELAk formakuntza antirrazista antolatu du sindikatuko delegatu migratuekin gaur Donostian

2025/04/01
4 herrialdeetako 15 bat delegatu migratu batu dira gaur Donostian SOS Arrazakeriaren formakuntzan parte-hartzeko.

Langile migratuen beharrak eta interesak identifikatzea eta horren alde borrokatzea ELAren lehentasunetako bat da, eta bide horretan, ekintza ezberdinak sustatzen ari gara. Aurrekoan enfoke antirrazistan sakontzeko eta negoziazio kolektiboari begira ekarpenak jasotzeko asmoarekin batu ginen, eta gaurko egunean, lantokietan ematen diren adierazpen arrazisten aurka borrokatzeko tresnak eta ezagutzak partekatzea, eta atzerritartasunaren inguruko bestelako gaien inguruan lanketa egitea izango da helburua.