LANDER SIMULATION (GRUPO CAF)

ELAren demandari esker Justiziak enpresa kondenatu du antzinatasuna modu zuzenean ordaintzera

ELAren demandari esker Justiziak enpresa kondenatu du antzinatasuna modu zuzenean ordaintzera
Enpresak, `pizgarriak kontzeptuaren bidez, antzinatasunlusa kobratzearen ondoriozko soldata igoerak xurgatu eta konpentsatu egiten zituen.

Donostiako lan-arloko 1 zenbakiko epaitegiak onartu egin du ELAk CAF taldeko Lander Simulation enpresan jarritako demanda. Erreklamazio horretan, sindikatuak salatu zuen enpresak, langile batzuei antzinatasunaren kontzeptua ez ordaintzeko, `pizgarriak´ kontzeptua erabiltzen zuela soldata igoerak xurgatzeko eta konpentsatzeko.

Epaiak enpresa kondenatu du pizgarri kontzeptuaren zenbatekoari eustera, antzinatasun kontzeptuarekin batera, inolako xurgapenik edo konpentsaziorik egin gabe.

Epaiak, gainera, frogatutzat jo du neurria "diskrezionala" dela. Hau da, zuzendaritzak berak erabakitzen zuen zenbat langileri ez zitzaien aplikatuko antzinatasunaren ordainketa, eta nori bai. Landerreko zuzendaritzak, bere jarduna zuzendu beharrean, epaiaren aurkako helegitea aurkezteko borondatea agertu du.

ELAk dio praktika horiek bereziki CAF taldeko enpresetan gertatzen direla. Sindikatuaren esanetan, bateraezina da enpresa horiek CAFen ezinbesteko parte izatea eta, aldi berean, langileek matrizean lan egiten dutenek baino baldintza nabarmen okerragoak izatea eta, gainera, epaitegira jo behar izatea beren eskubideak defendatzeko.

Gauzak horrela, ELAk CAFeko zuzendaritzari eskatu dio talde osoan lan egiten dutenen baldintzak nabarmen hobetzea.