Erasoen aurrean, anbulantzietako langileek "aski da!" esan dute

Gipuzkoako anbulantzietako langileek elkarretaratzea egin dute Donostiako epaitegi aurrean, jasaten dituzten erasoak salatu eta konponbidea eskatzeko.
"Hemen elkartu gara gure lankide batek sufritu duen erasoa salatzeko eta agerian uzteko egunero bizi behar dugun egoera. Asteburu honetan, beste lankide batek beste eraso bat sufritu du eta nazkaturik gaude. Egoera jasanezina da. Argi eta garbi utzi nahi dugu ez garela ixilik geratuko, gure bizitza dago jokuan eta haserre gaude. Hemendik, bai erakunde zein agente eta inplikatuei mezu bat bidaltzen diegu: Hemen gaude irtenbideak bilatzeko, elkarrekin behingoz lan egiteko."