Ezpain beltzak, "Shopping gauean"en kontsumo ereduaren eta prekarietatearen kontra

2017/09/22
Gaur Donostian egingo den "Shopping gauean" moduko egitasmoek kontsumo eta merkataritza eredu konkretu bat bultzatzen dute, enpresa multinazionalen alde eta denda txikien eta langileen lan baldintzen kaltetan. Beste kontsumo eredu baten alde eta ehungintzako langileentzat hitzarmen duina eskatzeko, gaur gauean langileak ezpainak beltzez margotzera deitzen ditugu.

Hemen aurreko Ezpain beltzak mobilizazioko argazkiak

Irailaren 22 iluntzerako, Donostiako merkatariek Shopping gauean egitasmoa antolatu dute Donostia erdialdean. Egitasmoaren baitan, Erdiguneko dendak gaueko 23:00-ra arte irekiko dituzte.

Shopping gauean moduko egitasmoen aurrean ELAtik gure kezka azaltzen dugu. Egitasmo hauek merkataritzarentzat onuragarria direla esaten digute, baina guk ez dugu horrelakorik ikusten. Kontsumo eta merkataritza eredu oso konkretu batentzat diseinatuta daudela uste dugu, enpresa multinazionalen faboretan eta denda txikien eta langileen lan baldintzen kaltetan.

Ezin dugu alde batera utzi ekintza hauek langileengan duten eragin zuzena. Lan baldintza kaxkarrak dituzten langileei oraindik ere prekarietate handiagoa suposatzen diete, euren aisia hipotekatuz.

Sektoreko langileok aski dela esan nahi dugu, eta gure lan baldintzak defendatzeko eta duintzeko mugituko garela. Hitzarmen duin bat behar eta nahi dugulako. Azken urteetan galdu dugun eros ahalmena eta lan baldintzak berreskuratu beharra daukagulako.

Honegatik, Shopping gauean honetarako ezpain beltzen beste jardunaldi bat antolatuko dugu, eta langileei bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi diegu. 20:00-etatik aurrera, kaleetatik zehar gure eskaerak entzun araziko ditugu, eta egun osoan zehar, dendetako langileei ezpainak beltzez margotuta lan egiteko gonbita helarazten diegu.

Ekintza hau patronalari aski dela eta hitzarmen duin bat nahi dugula argi usteko izango da eta hitzarmen duinaren aldeko esloganak erabiliko ditugu, aurreko ekintzetan egiten gauden moduan.