Ezpain moreak, merkataritzako saltokiek igande eta jai egunetan itxita jarrai dezaten

2018/03/18
Martxoaren 17an, merkataritzako langileek ezpainak morez margotu zituzten saltokien ordutegien liberalizazioaren kontra eta dendek igande eta jai egunetan itxita jarrai dezaten.

  Hurrengo egunean, martxoaren 18an, manifestazio jendetsua egin zen Donostian hiri bizigarriagoen alde. Hemen duzue bi egunetako argazkiak jasotzen dituen galeria. Jai egunetan denok jai!