Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmen kolektiboa berritzeko mahaia osatu da

2022/02/08
Otsailaren 8an Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmen berri baterako mahaia eratu da. ELAk gehiengo osoa du sektorean, ordezkaritzaren %72,46arekin. ELAk sektoreko langileen babesa eskertu nahi du, sindikatuaren ordezkaritzaren hazkundea oso garrantzitsua izan baita.

ELA kezkatuta dago sektorearen egunerokotasunagatik. Hitzarmena ez aplikatzea oso ohikoa da, baita lanaldi amaigabeak ere. Hori gutxi ez, eta oso kezkagarria da azken asteetan gertatutako lan heriotzak.

ELAk argi du lan eskubideak errespetatuko dituen eraikuntza behar dela, bermeekin eta bizitzarekin bateragarriak diren lanaldiekin, prekarietaterik gabekoa, administrazioek obrak prezio justuekin lizitatzen dituztena hitzarmenaren aplikazioa bermatzeko. ELAk helburu horien alde borrokatuko du.