Gipuzkoako erresidentzietako aste honetako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du

2018/11/26
Aste honetako lehenengo greba eguna izanik, ELA-ko sektoreko langileek masiboki adierazi diote atxikimendua grebari, aste osoan egingo duten bezala. Ehundaka langilek parte hartu dute Txara II zahar-etxean egin den elkarretaratzean. Patronalak eta Aldundiak arduragabekeriz jokatzen jarraitzen badute ELA-ko langileek argi daukate mobilizazio eta greban jarraituko dutela egoera irauli arte.

Sektoreko hitzarmenaren negoziazioak bere horretan jarraitzen du eta bi aste hauetan ez da inolako mugimendurik egon Gipuzkoako erresidentzietako mahai sektorialean. ELAn patronala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu nahi ditugu. ADEGI, GAREN, LARES eta MATIA 2020 patronalek 2017 eta 2018rako soldaten izoztea planteatzen jarraitzen dute eta ez dute inolako urratsik ematen negoziaketan. Gipuzkoako Foru Aldundia, zerbitzuaren zuzeneko arduraduna izanik, ez da posizionatzen.

Negoziazioaren egoera onartezina da, beraz, ELAtik erantzun serioak eskatzen dizkiogu bai Aldundiari, baita patronalei ere, behingoz aurrerapausuak eman ditzagun.

Hona hemen langileen aldarrikapen nagusiak: hobekuntza ekonomikoak (soldata igoerak, plusen igoerak…); ordaindutako 20 minutuko atsedenaldiak; lanaldien normalizazioa; ratioen hobekuntza zerbitzuaren kalitatea bera bermatuz; norberaren zereginetarako egunak; gaixo egoteagatik penalizaziorik ez jasotzea; 60 urtetik gorako langileentzat erraztasunak; hobekuntza sozialak….