Gipuzkoako hoteletako greba deialdiak aurrera darrai gaur patronalak eta sindikatuok egin dugun bileraren ondoren

Gaur eguerdian sindikatuak eta patronalak izan dugun bilera, aurrerapausoak eman ditugun arren, ez da nahikoa izan maiatzaren 23tik 25era deituta daukagun greba deskonbokatzeko. Bileran, patronalak proposamen berriak jarri ditu mahai gainean, sindikatuak egindakoetatik gertuago daudenak, nahiz eta oraindik akordio batera iristea urrun ikusten dugun.
Patronalak externalizazioaren erregularizaziorako proposamen batzuek jarri ditu mahai gainean. Proposamen hauek ez dituzte sindikatuok egiten ditugun proposameneko puntu guztiak betetzen, baina aurretik mahai gainean jarritakoak baina hobeak dira. Soldata igoerari dagokionean, patronalak egindako proposamena oso pobrea da, eta sindikatuok egindakoengandik oso urruti dago.
Hau horrela, akordio batera iristeko oraindik tarte handia dago, eta patronala sindikatuon proposamenetara gehiago gerturatu behar dela uste dugu, sindikatuak mahai gainean jartzen ditugun proposamenak akordio batera iritsi, eta sektorerako lan baldintza minimo batzuk bermatzeko, minimoak direlako.
Hurrengo bilera, datorren ostiralean, maiatzaren 4 an, izango da eguerdiko 12:00tan.