Gipuzkoako hoteletako langileek ezetz esaten diote azpikontratatzeari

Sindikatuen agiria:
Gipuzkoako hotelak zerbitzuak azpikontratatzen dituzte. Gero eta gehiago dira jardun honen aldeko apustua egiten dutenak, eta geroz eta gehiago izango direla argi daukagu. Errealitate honen aurrean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok ezin gara geldi geratu.
Externalizazio honek langileen lan baldintza eta eskubideetan izugarrizko merma dakar. Externalizazioa prekarietatearekin zuzenki lotuta dago, lan baldintzak nabarmen prekarizatzen ditu eta lan berdina egiten duten langileen artean kategoriak sortzen ditu.
Azpikontratazioaren mapa Donostian:
- HOTEL LONDRES: Gelen garbitasuna eta mantentzea.
- HOTEL MONTE IGELDO: Gelen garbitasuna.
- HOTEL BARCELO COSTA VASCA: Gelen garbitasuna.
- HOTEL ZENIT: Guztia harrera izan ezik.
Argi daukagu hau okertu egingo dela, eta hau ikusita, negoziatzen ari garen sektoreko hitzarmenean externalizazioaren gaia erregularizatzea beharrezko ikusten dugu. Sindikatuok ez dugu sinatuko externalizazioaren arazoa erregulatzen ez duen inongo hitzarmenik.
Egoera honen aurrean, hoteletako langileak ezin gara geldirik geratu eta gure lan baldintzen alde borrokatu behar dugu. Ez dugu onartuko lan baldintzetan berme minimo batzuk ematen ez dizkigun hitzarmenik onartuko. Hitzarmen duin bat lortzeko eta hoteletan kalitatezko lana bermatzeko borrokatuko dugu.