Gipuzkoako hoteletan externalizazioa gelditu

Ostatuen sektoreko delegatu eta langileak, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egindako deialdiari erantzunez Kulsaal parean elkarteratzea egin dugu, Gipuzkoako Ostatuen Hitzarmen kolektiboaren negoziaketaren egoera salatzeko.
Negoziazioa ez aurrera ez atzera dago, patronalak eginiko proposamenak ez direlako nahikoak akordio batera iristeko, Akordioa lortzeko minimopetara irizten ez direlako eta plataformako eskakisun asko jasotzen ez dituelako.
Negoziazioan gehienbat bi puntu konkretuetan zentratuta gaude:
Soldata igoera: Sektoreak azken urteetan izan dituen gorakada eta irabaziak ikusirik, langileoi pareko soldata igoera bat dagokigula uste dugu.
Externalizazioa: Hoteletan , zerbitzuen externalizazioa, prekaritateari zuzenki lotuta dago. Gipuzkoako geroz eta hotel gehiagok erabiltzen dute, eta etorkizun urbilean gehiago izango direla argi daukagu.
Geroz eta gehiago dira Gipuzkoan zerbitzuak externalizatzen dituzten hotelak, eta zihuar gaude, hemendik aurrera zabalduko dituzten hotelak ere externalizazioaren alde egingo dutela. Adibide moduan, hor dauzkagu externalizazioaren alde egin duten Hotel Londres, Hotel Barcelo costa Vasca eta Hotel Monte Igeldo, eta externalizazioa muturreraino eraman duen Zenit hotela, harrera ez beste hoteleko jardun guztia externalizatu duena. Errealitate honen aurrean, argi daukagu, zabalduko dituzten hotel berriak euren jardun gehiena externalizatuta egingo dutela, eta jada zabalik daudenak, zernitzuen externalizazioaren aldeko apustua gingo dutela. Hoteletan ,externalizazioa, prekaritateari zuzenki lotuta dagoela ikusi dugu, externalizatuta dauden langileei ez zaie ostatuen hitzarmen kolektiboa aplikatzen, eta hauei ezartzen zaizkien balditza ekonomikoak eta lanaldi amaigabeak prekarietatearen isla argia dira.
Egoera honen aurrean, hoteletako langileok ezin gara geldirik geratu eta gure lan baldintzen alde borrokatu behar dugu.Ez dugu Lan baldintzetan berme minimo batzuk ematen ez dizkigun hitzarmenik onartuko. Hitzarmen duin bat lortzeko eta hoteletan kalitatezko lana bermatzeko borrokatuko dugu.