Gipuzkoako TAOko eta garabietako langileak grebara, azaroaren 9tik 16ra

ELAk, CCOOk eta LABek deituta, TAOko eta Gipuzkoako Garabietako langileak greban izango dira azaroaren 9tik 16ra, beren hitzarmena defendatzeko. Aldarrikapen nagusiak dira KPIari lotutako soldata igoerak bermatzea eta 1.592 lanordu izatea. Sindikatuek aurreratu dutenez, akordiorik lortu ezean, mobilizazioek aurrera jarraituko dute. Sei eguneko grebaren ondoren, sindikatuek salatu dute administrazio publikoek ez dutela beren gain hartu nahi gatazkan duten erantzukizuna, nahiz eta udalak izan kontratatzaileak eta, ondorioz, zerbitzuaren arduradunak. Grebalariek behin baino gehiagotan eskatu diete bilera udal arduradunei, baina ez dute erantzunik jaso.
Azken egunotan gertatutakoa horren adibide garbia da. Izan ere, enpresek TAO zerbitzua bermatu ezin badute ere, udalak jarraitzen du enpresa horiei ordaintzen. Gainera, lantoki askok ez dute ireki, ordutegiak aldatu dituzte eta ez dute negoziazio mahaira itzultzeko asmorik erakutsi, gutxienez abendura arte.