Greba Donostialdean, Donostian taxiak hartzeko deiak kudeatzen dituen zerbitzuan

2021/12/31
Donostian taxi bat eskatzeko deiei erantzuteaz arduratzen diren Donostialdea zerbitzuko langileek, Taxis Vallinara egindako deiak kudeatzen dituen enpresa, greba eguna deitu behar izan dute urteko azken egunean, abenduaren 31n, beren lan-baldintzak hobetzeko. Langileen aldarrikapen nagusien artean -guztira 11 langile dira, eta horietatik 8 emakumeak dira, hau da, % 80- honako hauek daude: soldata goragoko kategorien arabera ordaintzea, funtzio horiek betetzen baitituzte; urteko egutegia jasotzea, asteko atsedenak errespetatuz; eta hilean bi asteburu libratzea edo lan egindako jaiegun guztiak kobratzea, orain arte, guztietan lan egin arren, 5 baino ez baitzaizkie ordaintzen. Bide beretik, lan karga mugatzea eta uneoro zehaztea exijitu dute langileek.

Langileek kontzentrazioa egin dute 12:00etan Txingurri pasealekuan (Donostia), enpresaren aurrean, eta beste bat izango da 19:00etan, leku berean.

ELAk salatu du hainbat bilera egin ondoren, enpresak langileen eskaerak negoziatzeari uko egin diola.