Hilabete greban Tabakalerako Ubik liburutegian eta instituzioek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute

Hilabete igaro da Ubikeko bitartekariek greba mugagabeari hasiera eman ziotenetik. Hilabete honetan:
-
Ez da negoziaketan inongo aurrerapenik eman, ez enpresaren partetik, ezta Tabakaleraren partetik ere.
-
Ubik liburutegia itxita egon da.
-
Herritarrek euren babesa eskaini diete bitartekariei, Nestor Basterretxea plazako informazio puntuan 2.000 sinaduratik gora utziz.
Egoera honen aurrean, beste behin ere, Tabakalerako Administrazio Kontseiluko kide diren instituzioei (Donostiako Udala, Gipuzkoako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza) negoziaketan inplikatzea, eta Ubik liburutegiko bitartekariek bizi duten prekarietatearekin amaitzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzea eskatzen diegu.
Politikariei behin eta berriz entzuten diegu gazteak zaindu behar direla. Bada, orain da momentua hitzetatik ekintzetara pasatu, eta Tabakalerako Ubik liburutegian lanean diharduten 13 gazteei etorkizun duina eskaintzeko, lan baldintza duinak ziurtatuz.