Gipuzkoako Eraikuntza

Hitzarmen berria negoziatzeko mahaia osatu da

2025/01/27
Beste behin ere, ELA, %74,1arekin, ordezkaritza zabalarekin iritsi da negoziaketara. Lehen bilera otsailaren 10ean izango da, Lan Harremanen Kontseiluan.

Osatu da Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmen berriaren mahaia. Negoziazioaren lehen bilera otsailaren 10ean izango da Lan Harremanen Kontseiluan, 10:00etan. 14.000 langile biltzen dituen sektorea da eta hau da sindikatuen ordezkaritza:

- ELA % 74,10

- LAB % 12,95

- UGT % 6,47

- CCOO % 5,04

ELAk ordezkaritza zabala du sektorean eta esan duenez, aurkeztuko duen plataformak eskaera sorta oparoa izango du. Besteak beste, bere eskaerak honakoak izango dira: KPItik gorako soladata igoerak, lanaldi murrizketa, gaixotasun arrutetako bajetan %100eko osagarriak, errelebo kontratua...