Igandean, Eguberri bezpera, dendak itxita!

Aurten Eguberri bezpera igandea da, eta Donostiako hainbat dendak (euren artean Amarako ARCCO merkataritza guneak) euren ateak irekiko dituzte. Sindikatuok gure gaitzespena adierazi nahi dugu Eguberri bezperan Donostian egongo diren irekierekiko. Ondoz ondo jai-egunak daudenean irekitzeko asmoa iragarri izan dute beste askotan ere; baina aurrekoetan ezerezean geratu dira ekimenok, gehientsuenetan lan sindikalari eta kontzientzia erakutsi duen gizarteari esker. Gure helburua hori da, hain zuzen: Eguberri bezperan Donostiako dendak ITXITA!
Igande eta jai-egunetan irekitzeak ondorio ezin txarragoak dakartza, lan-ikuspegitik ez ezik, gizarte-ikuspegitik ere bai. Gainera gezurretan oinarritzen dira:
- Ateak irekitzen dizkie denda-kateei eta saltoki handiei ireki ahal izateko.
- EZ du areagotuko kontsumoa.
- EZ du enplegurik sortuko.
- Kontsumitzaileek EZ dute eskatu.
Horregatik guztiagatik, merkatariei eskatzen diegu beren erabakia birpentsa dezatela eta eragin ditzaketen ondorioetan pentsa dezatela. Bestalde, kontsumitzaileei dagokienez, sektoreko langileekiko elkartasuna erakutsi dezatela eskatzen diegu, beren erosketak larunbatean eginez eta irekitzeko asmoa duten dendariei esanez ez dutela horren beharrik.
Egoera hau salatzeko, ELA, LAB eta CCOO sindikatuok elkarretaratzeak egingo ditugu igande honetan, abenduak 24, goizeko 10:30tatik aurrera ARCCO merkataritza gunean.
JAIETAN DENOK JAI!!!
ELA – CCOO - LAB