GIZARTE EKINTZA (DONOSTIAKO UDALA)

Langileek bost greba egun deitu dituzte

2025/04/07
Martxoan bi orduko lau lanuzte eta martxoaren 27an greba egun bat egin ondoren, Donostiako Gizarte Ekintza Saileko langileek beste 5 greba egun deitu dituzte. Donostiako gizarte-zerbitzuetako zentroak itxita egongo dira apirilaren 10, 11, 28,29 eta 30ean, eta Abegi etxeak gutxienekoetan lan egingo du

2025 hasieratik langileak ohartarazten ari dira udalak zerbitzua hobetu ezean mobilizazioek gora egingo zutela. Gaur da eguna Maria Jesús Idoeta zinegotziak zuzentzen duen sailak mahai gainean duen gatazkari irtenbidea emateko mugimendurik egin ez duena.

Langileak muga mugan daude. Ezinezkoa da sufritzen ari diren lan-kargen igoerarekin langile berdinekin lan egiten jarraitzea. Langileek eskatzen dute profesionalen araberako arreta ratioa murriztea eta plantilla handitzea eremu guztietan (administrazioa, gizarte langileak, hezkuntza, psikologia, talde teknikoa...). Gainera, egiturazko eta antolakuntzako beharren azterketa aldarrikatzen dute, dagozkion neurriak aplikatu ahal izateko. Lan poltsak sortzea proposatu dute, eta plantillaren egonkortasuna eta jarraitutasuna bermatzeko neurriak hartzeko eskatu dute.

ELAk arduradun politikoei eskatzen die pausoak eman ditzatela egoera larri hau konpontzeko. Hori horrela ez den bitartean, langileek Donostiako gizarte zerbitzuen defentsan greban jarraitzea beste aukerarik ez dute izango.