Cintas Adhesivas Ubis (Hernani)

Lanuzteak hasi dira kaleratutako pertsonak lanera itzuli daitezen

2025/09/04
Hurrengo lanuzteak irailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira. Guztira, bost pertsona kaleratu dituzte arrazoirik gabe.

Hernaniko Cintas Adhesivas Ubis enpresako langileek (zinta itsaskorrak fabrikatzen dituzte) lehenengo lanuztea egin dute arrazoirik gabe kaleratutako bost langile lanera itzuli daitezen eskatzeko. Uztailean kaleratu zituzten, oporrak hasi aurretik, inongo azalpenik eman gabe. Gauzak horrela, enpresa batzordeak gardentasuna eskatu dio zuzendaritzari.


Lanuzteak lan txanda guztietan egingo dira. Zehazki, gaur, irailak 4 eta bihar, irailak 5, goizeko txandan 8:00etatik 12:00etara, arratsaldeko txandan 16:00etatik 20:00etara eta gaueko txandan 00:00etatik 04:00etara. Asteburuko txandari dagokionez, irailaren 6an eta 7an egingo dira lanuzteak, eta ekoizpena geldituko da goizeko txandan 09:00etatik 15:00etara eta gaueko txandan 21:00etatik 03:00etara.