%70ko jarraipena izan du Gipuzkoako Grafikagintzako grebak

LAB, ELA eta UGT sindikatuek Adegiren negoziazio borondate falta eta arduragabekeria salatu dute. Duela 8 hilabete hitzarmenaren negoziaketak hasi zirenetik, patronala KPIari lotutako igoera soil bat bakarrik eskaini du, langileen eskaera guztiak baztertuz. Gure jarrera negoziatzailea izan den arren, ADEGIK jarrera zorrotza mantendu du, negoziaketarako ateak itxi eta sektorea konfrontaziora eramanez.
Sindikatuen iritziz, egun sektoreak bizi duen egoera ona da, Enpresetako lan karga handia da, eta ondorioz Adegiren jarrera ulertezina eta onartezina egiten zaie. Enpresa proposamena hobetzeko margena handia da. Soldata igoera batez gain, lan baldintzak hobetuko dituzten puntuak sartzea ezinbestekoa da. Soldata igoera duinak, lizentzien egokitzapen eta hobekuntzak, kontratazioetan hobekuntzak, hitzarmenaren blindajea eta errelebu kontratua dira hitzarmenean sartu ahal eta behar diren puntuetako batzuk.