Limpiezas Joxeaneko langileek soldatak osorik ordaintzea eskatu dute

Limpiezas Joxean enpresak ez ditu soldata osoak ordaindu azken bi hilabeteetan. Horregatik, langileek mobilizazio batzuk hasi dituzte soldatak osorik ordaintzea eskatzeko. Enpresa honek 180 langile ditu.
Enpresak arazo ekonomikoak alegatu ditu. Hala ere, gaur egun ez du inolako dokumenturik aurkeztu soldatak ez ordaintzea justifikatzeko. Arazo hori konpontzen ez bada, langileek mobilizazioekin jarraituko dute.