Mª Inmaculadako langileek hezkuntzarekin negoziorik ez egiteko eskatu diote Donostiako Udalari

2021/06/24
Gaur, udalean egin den osoko bilkuran ikastetxea ixteko gaia izan dute hizpide, eta langileek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean hurrengoa eskatzeko: hezkuntzarekin negoziorik ez egiteko eta ikastetxearen jarraipena bermatzeko.

 Badira bi hilabete Maria Inmaculadaren zentroa zuzentzen duen kongregazioak Donostiako Udalari jakinarazi ziola ikastetxea datorren ikasturterako ixteko asmoa zuela. Baina erabakia hasiera batetik izan da polemikoa. Ikastetxea hirigintza-proiektu batean murgilduta zegoen, eta ikastetxea berritzeaz gain, gaur egun hartzen duen azaleraren zati handi bat hotel bat eraikitzeko erabiliko zen. Hala ere, azkenean, ikastetxearen jabetzak proiektuaren hezkuntza-zatiari uko egitea erabaki du, hotela bakarrik eraikitzeko.

Hasiera-hasieratik, kongregazioaren erabakiak Donostiako Udalaren eta Hezkuntza Sailaren konplizitatea izan du, eta hori (berriro ere) agerian geratu da gaurko osoko bilkuran. Bi erakundeek uko egin diote zentroaren jarduerarekin jarraitzeko irtenbide bat eskaintzeari, eta ondorioz, 14 langileen lanpostuak bermatzeari. Azken finean, lehentasuna eman diote hotela eraikitzeari, alde abtera utziz ikastetxea birmoldatzeak Gros auzoari ekarriko liokeen hezkuntza-bultzada, 14 langile lanik gabe utziz.

Horregatik guztiagatik, bidegabekeria horren aurrean, gaur egun bezala, Maria Inmaculadako langileok mobilizatzen jarraituko dugu zentroaren itxiera salatzeko, enpleguaren eta kalitatezko hezkuntza-sistema baten alde.