Cementos Rezola (Añorga)

Manifestazioa egin dute Donostian, 56 pertsonari eragingo liekeen Enplegu Erregulazioko Espedientearen aurka

2024/07/10
Donostian egindako manifestazio batean, ELAk Añorgako Cementos Rezolari eskatu dio iragarritako deskarbonizazio prozesua lanpostuak suntsitu gabe egin dezala, hau da, iragarritako Enplegu Erregulazioko Espedientea (EEE) aplikatu gabe.

Neurri horrek 56 pertsonari eragingo lioke, hau da, langileen erdiari baino gehiagori. Enpresak batzordeari jakinarazi zion EEE bat egin behar zuela ekainaren hasieran deskarbonizazio prozesua abiatzeko. Ordutik, kontsulta fasean daude, eta langileak greba mugagabean daude ekainaren 28tik, euren lanpostuak defendatzeko.