Ostiralean ehungintzako langileek ezpainak beltzez margotuko dituzte

Ekainaren 23an, ezpain beltzetako eguna merkataritzan
Maiatzaren 7an, amaren egunean, ELAtik merkataritzako langile guztioi dei egin genizuen, manita batean parte hartzeko, eta merkataritza sektoreko hitzarmenen negoziazioaren blokeoa behingoz bukatzeko eskatzeko.
Manifestazio hori oso jendetsua izan zen, eta sektoreko langileak ugari-ugari agertu ziren bertan. Argi dago merkataritzako langileak nazka-nazka eginda gaudela egoera honetaz, eta badela garaia dinamika bat abiarazteko, ELAren eta zuen artean, hitzarmen on bat lortu nahi badugu behintzat.
Ez da oraindik mahaia behin betiko osatu negoziazioak hasteko.
Patronalak ez dira oraindik ados jarri, gure aldetik hobe litzateke haiekin guztiekin negoziatzea, haien artean konpontzen ez badira, ezin gara betiko geratu negoziazioa noiz desblokeatuko den zain.
Horregatik ekainaren 19an mahaia behin-behinean osatu genuen, Federazio Mercantila gabe, ez baitago prest edukietaz hitz egiteko aurretik ez badira akreditazioaren gaian ados jartzen
Dena dela, negoziazioa hasi baino ez da egin. Hitzarmen onak nahi baditugu, haien alde borrokatu beharko dugu.
Ekainaren 23an, ostirala, langileok beltzez margotuko ditugu ezpainak protesta gisa. Eta kontsumitzaile zaren aldetik, protestarekin bat egin dezazun eskatzen dizugu. Izan ere, gure lan balditzak arras hobetu badaitezke ere, beti eskainiko dizugulako arreta onena.