Pull&Bear-ek hauteskunde sindikalak bultzatzatu zituen langile bat kaleratu du

2019/07/18
2018ko abenduan, ELAk hauteskunde sindikalak egin zituen Donostiako Pull&Bear dendan, delegatu bat ateraz. Ordutik, hauteskunde hauek bultzatu zituzten langileen aurkako ekintzak asko eta era desberdinetakoak izan dira. Larrienak hala ere, azken aste hauetan bizi izan dira, non prozesuan aktiboen egon ziren langile asko lekualdatu dituzten, eta horietako bat kaleratu.

ELA-k Pull&Bear enpresan, hauteskunde sindikalen ondoren, emandako kaleratze eta leku aldatzeak salatzen ditu.

ELAtik argi daukagu horrelako jarrerak ezin direla onartu, eta erantzun bat beharrezkoa dutela. Hau horrela, enpresari eskatzen dio bere erabakia birpentsa dezan, eta langile hauen baldintzak errespeta ditzan.