SOS Deiak-en zentralizazioaren aurkako elkarretaratzea Donostian

2018/11/21
`SOS Deiak-en zentralizazioaren aurka´ lelopean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin du ELAk. Ekitaldi  honen helburua oinarrizko zerbitzu publiko honen okertze proposamenaren aurkako salaketarekin jarraitzea da. Gaur egun zerbitzu hau herrialde bakoitzatik kudeatzen da eta Eusko Jaurlaritzak Bizkaian zentralizatzeko asmo irmoa du. ELAren iritziz zentralizazio hau ez da beharrezkoa. Eusko Jaurlaritzak gaur egun arte bermatutako kudeaketa eraginkorra ezerezean utzi nahi du eta bertako langileen ezagutza zehatza alboratu.