Tabakalera: prekarietate gunea

UBIK sorkuntza liburutegiko bitartekariak
Beste behin ere, prekarietate egoera hau instituzioek azpikontratatutako zerbitzuok pairatzen dugu. Tabakalera kudeatzen duen administrazio kontseilua Donostiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute. Behin eta berriz saiatu gara beraiekin harremanetan jartzen egoerari irtenbide bat bilatu eta guretzat lan-baldintza duinak adosteko helburuarekin, baina ez dugu inongo erantzunik jaso. Hau horrela izanik, Tabakalerako Administrazio Kontseiluari publikoki eskatzen diogu gure prekarietate egoerarekin amaitzeko beharrezkoak diren gestioak egiteko, beraien esku dago eta.
Guk, liburutegian zerbitzua ematen dugun bitartekariok, argi daukagu egoera hau irauli beharra dagoela eta horretarako martxan jarri gara. Lan-baldintza duinak lortu eta egoera konpondu arte ez gara geldituko.
Hau horrela, hurrengo egunetan egoera aldatu ezean aurrera eramango ditugun ekintzen berri emango dugu.