Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko bitartekariek hirugarren lanuztea egin dute

2018/12/07
Enpresarekin elkartu ostean, eta negoziaketetan inongo aurrerapenik egon ez denez, Donostiako Ubik sorkuntza liburutegiko bitartekariek hirugarren lanuztea egin dute ELAren babespean abenduaren. Bi orduko lanuztea izan da.

Bitartekariak, ELAko aholkulariekin batera, bilera izan zuten abenduaren 4an Sedena enpresarekin eta Tabakalerako gerentziarekin. Bileran Tabakalerak argi utzi zuen gaia enpresa eta langileen artean landu eta konpondu beharrekoa zela, beraz, bilera hasi eta gutxira mahaia utzi zuen, bilera enpresa eta langileen artekoa izan zedin. Bileran, enpresak ez zuen inongo proposamenik egin, eta langileak fede txarrez jokatzeaz akusatu zituen.

Jarrera hauek arduragabekeria hutsa dira, gatazka dagoen puntuan egonik, proposamen zehatzez eta konpromisoez hitz egiteko garaia dela ulertzen dugulako, eta ez langileei egoeraren arduradun egitekoa.

Immobilismo egoera hau salatu, eta euren lan baldintza prekarioekin behin betiko bukatzeko helburuarekin, bitartekariek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Langileek argi dute euren egoera prekarioerekin bukatu bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela, eta gatazka bukaera arte eramateko prest agertu dira.