UBIK Tabakalerako sorkuntza liburutegiko bitartekarien argibideak greba mugagabearen 9. egunean

2018/12/30
Jada bederatzigarren greba egunean izanik, bitartekariok azken egunetan bizi izan dugunari buruz hitz egin nahi dugu. Alde batetik, jendearen elkartasuna azpimarratu nahiko genuke, oso positiboa izan bait da aurrera daramagun grebaren baitan. Eskerrik asko bihotzez zuen hitz, bultzada eta ulermenarengatik. Bestalde, azken egunetan, irakurri ahal izan ditugun hainbat adierazpenen inguruan, bitartekariok argibide batzuk egin nahiko genituzke.

Hona hemen azken egunetan irakurri izan ditugun zuzenak ez diren datu batzuk:

- “Tienen derecho a vacaciones y eligen cuando quieren disfrutarlas”

Hau gezurra da. Txandakako lana dela eta gure opor egunak gure txanda libreetan doaz. Ondorioz txanda libreetatik at hartzen ditugun egun libreek gure jardunaldiaren zenbatekoa murrizten dute.

- “El convenio de intervencion social no les corresponde ni se adecúa”

Gure egunerokoan etengabeko hartu emanean gaude gizarte bazterketako arriskuan dauden hainbat kolektiborekin, eta horretaz gain lantegi pila bideratzen ditugu kolektibo hauekin (Garagune, Berriztu, Aita Meni, migratzaileen kolektiboak, …). Gipuzkoako beste liburutegi batzutan (Irun-en adbz) hitzarmen hau daukate liburuzainek, eta Bilboko Azkuna Zentroko Mediatekako langileek ere iaz hitzarmen hau aplikatzea lortu zuten 40 eguneko greba baten ondoren.

- “Aumento salarial del 8% a principios de año y propuesta del 10%”

Gaur egun aplikatzen zaigun hitzarmena 2015eko hitzarmen estatal bat da, eta soldata ere 2015ekoa zen orain arte. Bitartekariok martxan jarri ginenean Sedenak %8ko igoera eskaini zigun ixilarazteko, baina esan genien %8 hori 2015eko soldatei KPIa gehituz berez zegokigun kopuru bat zela, eta ez mozorrotzeko eskaintza bat bezala. Eta orain %10-eko soldata igoera eskaini digute bai, baina kopuru hau duina izatetik eta Gipuzkoako errealitate sozioekonomikotik oso urruti dago oraindik ere, eta beraz bitartekariok ez dugu inolaz ere onartuko.

- “Retribución media neta de 990€”

Datu hau zuzena da, zuzena bezain tristea. Nola bizi behar dugu bitartekariok Donostian soldata horrekin? Seme-alabak dauzkagu, hipotekak, alokairuak... Soldata duin bat behar dugu lanean jarraitu ahal izateko, eta grebara joatea behartu gaituzte, orain arte negoziatzeko borondate erreal gutxi erakutsi dute eta. Gainera, orain aplikatzen zaigun hitzarmenak 1792 ordu ditu, gipuzkoako hitzarmenek baino 150 ordu gehiago. Gipuzkoako hitzarmen batera atxekita jardunaldiaren 100%ean egongo ginateke, eta ez 84% orain gauden bezela.

- “Sedena reitera su disposición al dialogo”

Elkarrizketara irekiak egon badaude, baino egoera honi bukaera emateko akordioak behar dira. Bitartekarioak argi ikusten dugu akordio bat lortzeko bai Tabakalerako Administrazio Kontseiluaren eskuhartzea beharrezkoa dela. Tabakalerak onartzen bait ditu Ubik-en aurrekontua eta etor daitezkeen lizitazioak.

Azkenik, beste behin ere, bitartekariek, ELAren eskutik, gure negoziaziorako disposizizio osoa erakutsi nahi dugu, gure helburu bakarra bizi dugun prekarietate egoerari bukaera eman eta aurretik egiten genuen bezala, gure lanpostuetara gogotsu bueltatzea delarik.