Zikuñagako Papelera Guipuzcoana

Elkarretaratzea NONSTOParen txanda sistemaren negoziazioaren blokeoagatik

2026/03/24 Industria eta Eraikuntza Oria-Goierri
Elkarretaratzea  NONSTOParen txanda sistemaren negoziazioaren blokeoagatik
Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du martxoaren 27an, 13:15ean, Zikuñagako Papelera Guipuzcoanan (Hernani), zuzendaritzarekin dagoen negoziazioaren blokeo egoera eta egungo txanda sistemak langileen lan eta bizi bateragarritasunean duen eragin negatiboa salatzeko. ELAk adierazi du enpresak jarrera immobilista mantentzen duela, aurrera egiteko proposamenik aurkeztu gabe.

Halaber, ELAk ohartarazi du txanda sistemak egoera jasanezina sortzen ari dela eta oinarrizko eskubideak zailtzen dituela, enpresak langileen eskaerei entzungor egiten dien bitartean. Sindikatuak azpimarratu du kontziliazioa eskubidea dela eta gaur egun urratzen ari dela, eta jarrera aldaketa berehala exijitzen du lan baldintza duinak eta bizitza pertsonal eta familiarrarekin bateragarriak bermatzeko.