Itxieraren aurkako grebak jarraitzen du
2026/03/10 Donostia
ELAk lau greba egun gehiago deitu ditu eta alternatibarik ez dagoela salatu du, baita Hezkuntza Sailaren esku-hartzerik eza ere.
Donostiako La Anunciata ikastetxeko langileek lau greba egun gehiago deitu dituzte aste honetan, aurreko bi asteetan egindako sei grebei gehituz. Langileek ikastetxea ikasturte amaieran ixteko eta plantilla osoa kaleratzeko enpresaren asmoaren aurka mobilizatzen jarraitzen dute. Enpresak, Francisco Coll Hezkuntza Fundazioak, kaleratze kolektiboaren prozesua abiatu du, baina oraindik ez du alternatibarik aurkeztu. Langileek Hezkuntza Sailaren eta Kristau Eskola patronalaren esku-hartzerik eza ere salatu dute eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte Donostian.