EPE Udaltzaingoa 2018: errepaso ikastaroa

Bergarako UNEDarekin batera errepaso ikastaro bat antolatu dugu, Udaltzaingoko EPEak prestatzen laguntzeko. Udaltzaingoko lanaren oinarrizko ezagutzak eduki ahal izan dezaten eta egunerokoan udaltzain lanerako beharrezkoak izango diren ekintza eta araudia ezagutu dezaten.

Ikastaroetan izena emateko 

Ikastaroak:

Udaltzaingoko EPEa prestatzeko, UNEDarekin elkarlanean, Bilbon, errepaso ikastaro bat antolatu dugu.

Tokiak: Bilbo (ELAko egoitza).

Egunak eta orduak:

    • Irailak 10, 11, 12 eta 13.
    • 15:30etatik a 19:00etara.

Ikastaroa 14 ordukoa izango da:

  • Edukia: Administrazio Zuzenbidea, Zuzenbidea, eta, beharren arabera, trafikoa.
  • Ikastaroaren zenbatekoa, 30€takoa da.
  • Izena emateko epea: Abuztuak 14.
  • PLAZA MUGATUAK
  • Gutxieneko talde bat sortzen ez bada, ikastaroa bertan behera geratuko da. Plaza baino jende gehiago apuntatuz gero, ordenaren arabera esleituko dira plazak ikastaroan. Bigarren ikastaro bat egiteko aukera aztertuko da.

Ikastaroan izena emateko baldintzak:

  • ELAko afiliatua izatea (izena ematean, web orrian afiliatu daiteke).
  • ELAko web orriaren bitartez izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik, zenbatekoa ordaintzea (bankutik pasatuko da ikastaroa hasi aurreko astean)

Edozein zalantza edo argibidetarako:

  • Bilbo: Barrainkua, 13 Telf.: 944 03 77 00