EPEaren oinarri orokorrak, espezifikoak, ikastaroak eta gaitegiak

2018/02/22
Informazio praktikoa.

OINARRI OROKORRAK: otsailaren 8an argitaratu ziren EHAan EPEko Oinarri Orokorrak. Oinarri Orokorretan EPEaren inguruko informazio garrantzitsua jasotzen da: izangaiek bete beharreko baldintzak, eskabideak aurkezteko edota inskripzio-eskubideen ordainketa egiteko epea, tokia eta modua, adibidez. ADI IRAKURRI!

OINARRI ESPEZIFIKOAK: otsailaren 15ean eta 19an argitaratu dira EHAan kategoria batzuen Oinarri Espezifikoak eta Osakidetzak emandako informazioaren arabera, falta direnak otsailaren bukaeran argitaratuko dira.

INSKRIPZIO EPEA: izangaiek hilabete bateko epea izango dute eskaera aurkezteko eta inskripzio- eskubideak ordaintzeko, Oinarri Espezifikoak EHAan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

GURE IKASTAROAK: izena emateko epea abenduaren 15ean amaitu zen. Behin Oinarri Espezifikoak argitaratu direnean, ikastaroen behin-betiko edukia zehaztuko dugu (edukia, iraupena eta prezioa) eta jarraian izena eman duzuen guztiekin jarriko gara harremanetan zehaztasun guztien berri emateko, hasiera data barne.

GAITEGIAK: aurreko deialdietan bezala, ELAtik editorial ezberdinekin negoziatuko dugu eta gure afiliatuei gaitegiak erosteko aukera emango diegu gure web orrialdearen bitartez. Momentu honetan editorialak gaitegiak egokitzen daude Osakidetzak argitaratutakoari. Prest daudenean, gure web orrialdean egingo dugu eskaintza.