Gestamp
Auzitegi Gorenak berretsi du Gestamp taldeko enpresen artean legez kanpoko langile lagapena izan zela

Ondorioz, 40 langile ingururen lan egoera erregularizatu beharko du Gestampek, eta demanda jarri zuten langileek subrogazio eskubidea eta enpresa aldaketagatik jasandako soldata galerak berreskuratzeko aukera izango dute.
Alde batetik, GTE Erandioko udalerrian dagoen enpresa bat da, 150 bat langilerekin. 2017an sortu zen, Gestamp taldeak Sistemas Mecánicos Avanzados (lehengo Matrinor) enpresa erosi zuenean. Bestalde, Gestamp Try Out Gestamp Muskizen dago, eta 50 langile inguru ditu; horietako askok modu irregularrean ematen dituzte zerbitzuak Erandioko lantegian.
ELAk lanean jarraituko du Gestamp taldeko plantillek jasaten dituzten diskriminazioak ezabatzeko. Gogora dezagun 2021ean, Muskizko lantegia ere kondenatu zutela aldi baterako lan erregulazioa negoziatzeagatik, ELAren demanda bat dela medio, eta orduan ere baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak.