Akordioa lortu da URBEGIn

2017/11/02
Urbegi-Balmasedako langileek, 9 greba-egun eginak zituztela, amaitutzat jo dute greba mugagabea, enpresarekin akordioa lortu dute-eta. Akordioak 52,5 €ko igoera lineala jasotzen du plantilla osoarentzat, atzera-eraginez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, besteak beste.

Urriaren 31n arratsaldean enpresak eskaintza berri bat aurkeztu zion batzordeari, aurrekoa baino hobea. Hobekuntzen artean honako hauek nabarmenduko ditugu:

- 52,5 €ko igoera lineala plantilla osoarentzat, atzera-eraginez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Langileek aspalditxotik eskatuak zituen lan-segurtasun eta osasuneko neurri jakin batzuk hartuko dira.

- Negoziazio-mahaia berehala irekiko da.

Atzo, eguerdiko 12:00etan, Enpresa Batzordeak greba-amaierako akordioa sinatu zuen, langileen batzarrean aho batez onartu ondoren.

ELAk 9 greba-egunen lorpena azpimarratu du; izan ere, orain enpresak negoziatzeko borondate hobea du-eta.

Hori guztia ahalbidetzeko, beharrezkoak izan dira, zalantzarik gabe, langileen mobilizazio-ahalmena eta erresistentzia-kutxaren laguntza.