BARAKALDOKO KIROLDEGIA

Auzitegiek arrazoia eman diote ELAri, eta gutxieneko zerbitzuak eten dituzte

2024/10/09
Joan den irailaren 25ean, EMTESPORT enpresak, hau da, kiroldegian azpikontratatutako enpresak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen grebak indarrean jarraitzen zuen bitartean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak onartu egin du ELAren eskaera, arrazoia eman dio eta ebatzi du Barakaldoko kiroldegian urriaren 9tik aurrera gutxieneko zerbitzuak bertan behera utzi behar direla. Plantillak greban jarraitzen du maiatzetik, Udal Kirol Erakundearen (UKE) baldintzekin parekatzeko, zerbitzu berdinak ematen baitituzte.

Greba hasi zenetik, Udalak eta enpresak (EMTESPORT) ez dute urratsik egin gatazka konpontzeko eta negoziatzen saiatzeko. Hori dela eta, ELAk berriro eskatu die inplikatutako aldeei egoera lehenbailehen konpontzea.