GREBA PETRONORREKO GARBIKUNTZAN
Azpikontratatutako garbitzaileek errefortzu plusa kobratu gabe jarraitzen dute

SACYRek, Petronorrek azpikontratatutako garbikuntza enpresak, ez ditu ordaindu nahi 2022az geroztik langileei zor dien errefortzu plusa, Petronorrek, arduradun nagusiak, enpresari plus hori ordaintzen ez diola argudiatuta. Langileek urtarrilaren 16an hasi zuten greba, OHL enpresako langileekin batera, alegia, Petronorrek azpikontratatuta duen beste garbikuntza enpresarekin. Hala ere, eta ia hilabeteko grebaren ondoren, OHL enpresari atxikitako lau garbitzaileek enpresarekin akordioa lortu dute, eta 2022an ordaintzeke dagoen errefortzu plusa kobratzea lortu dute, baita enpresak etorkizunean hori ordaintzeko duen betebeharra aitortzea ere. Ez da gauza bera gertatzen SACYR enpresako garbitzaileekin, ordea, enpresak eta Petronorrek ez dutelako hitzartutakoa betetzen.
ELAren ustez, onartezina da Petronorrek adostutakoa ez errespetatzea, are gehiako kontuan hartuta kolektibo ahulunetako bat dela. Sindikatuak gogorarazi du kolektibo feminizatua eta prekarizatua dela, eta soldata eskasak dituela.