Elkarretaratzea Barakaldoko bizilagunaren bizitzarekin amaitu zuen etxegabetzearen urteurrenean

Azaroaren 9an 12 urte betetzen dira Amaia Egañak, Barakaldoko bizilagunak zenak, bere buruaz beste egin zuenetik, hain zuzen ere etxegabetu behar zuten unean. Ostiralean etxebizitza duin baterako eskubidea aldarrikatuko dute 10:30ean Barakaldon Justizia Jauregiaren aurrean.
Urtero bezala, Amaia Egañaren heriotzaren hamabigarren urteurrena den honetan, ELA sindikatuak bat egin du beste hainbat eragile eta sindikaturekin batera Barakaldon, Bide Onera Plazan, ostiralean izango den elkarretaratzearekin. "Kaleratze gehiagorik ez!" lelopean, prekarietateak, pobreziak eta etxegabetzeek indarrean jarraitzen dutela adierazi dute. Tokiko gobernuak Barakaldoko 3000 familiek eskatzen duten Emergentziazko laguntzak eta gizarte zerbitzuak murriztu izana ere salatuko dute.