MIESA (Abanto-Zierbena)

Bederatzi greba egun egingo dituzte, enpresak ez duelako hitzarmena berritu nahi

2024/03/19
Miesa Ingenería, Miesa Montajes eta Miesa Mantenimiento enpresetako langileek 9 greba egun hasi dituzte Abanto-Zierbenan (Bizkaia), enpresak ez duelako berritu nahi 2019an iraungi zen hitzarmena. Zuzendaritzak uko egiten dio langileen lan eta bizi kalitatea hobetuko duten parametroak ezartzeari, eta ez du galdutako erosahalmena berreskuratu nahi. Miesan 100 langile baino gehiago daude, eta tresna elektrikoak eta mekanikoak erosten eta eraldatzen dituzte. Besteak beste, Petronorren, Bridgestonen, Bahia Bizkaia Gasen eta Weylchem Bilbaon ematen ditu zerbitzuak. Gaur, martxoak 19, hasi dute 3 eguneko grebaren lehen zikloa. Hurrengo 3 egunetako zikloak apirilean eta maiatzean izango dira: apirilaren 10, 11 eta 11n eta maiatzaren 14, 15 eta 16an.

Enpresa hitzarmena berritzeari uko egiteaz gain, Miesak ez du betetzen Bizkaiko Hitzarmen Sektorialean araututakoa, zerbitzuak ematen dizkien enpresen baimenarekin, Petronorren kasuan bezala.

ELAk adierazi Miesa etengabe ari dela lan baldintzak prekarizatzen, beti ere, dio sindikatuak, “enpresa kontratisten diru-goseari erantzuteko” .

"Enpresa horiek prezioak merkatzen dituzte lan-baldintzak prekarizatzearen kontura", deitoratu du ELAk.