Bederatzi greba egun Petronorren

Ekainaren 11n bederatzi eguneko greba hasi dute Petronorreko findegian. Adostutako kontratazioak ez betetzea eta justifikaziorik gabeko enplegu-erregulazioko espediente bat ezartzea dira greba honen arrazoiak.
Zuzendaritzak lanpostuen amortizazioak egin nahi ditu, bai eta lan-baldintzak ERTEarekin malgutu ere. Era berean, kontratatutako azken pertsonen eta gainerako lankideen lan-baldintzak bereizi nahi dituzte, eta ez dituzte kontratatu nahi azken akordioan itundutako pertsonak.
ELAko atal sindikalak ERTE kentzea eta akordioak betetzea eskatzen du, ondoren negoziazio-mahaia ireki eta 2019an amaitu zen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko.