Bi langileen kaleratzea onartu dute EH Bildu eta Candidatura Local Independientek Balmasedako Udalean

2021/03/31
ELAk salatu nahi du LPZ (Lanpostuen Zerrenda) onarpenaren ostean, Candidatura Local Independiente eta EH Bilduk bultzatuta, aurrera pauso nabarmena eman dutela langileen aldarrikapenen kontra. Plantilla aldarrikapena zen Lanpostuen Zerrenda bertan behera uztea 16 lanpostu kolokan jartzen zituelako eta haien kontsolidazioa ezinezkoa egiten dutelako.

Horrela, bi alderdiok 16 langile horietako bi kaleratu dituzte. Kasu batean, eta aldez aurretik abisatu gabe, uztailean jakinarazi diote kaleratuko dutela. Kaleratutako beharginak 32 urteetan udalean lan egin du eta inolako kalte-ordainik gabe bota dute.

ELAK Gobernu talde horren jarreraren kontra, bi gauzak eskatzen ditu: bi kaleratzeak bere lanpostura bueltatzea eta onartutako LPZ atzera botatzea. Era beran, Udalean enplegu publikoa finkatu beharra aldarrikatzen du.

Orain arte enpleguaren defentsan egindako bi greba egin dira. ELAk beste bi egun greba deitu ditu: apirilak 12 eta 22an.