Konecta Bto (Gueñes)
CCOO, UGT, USO eta Valorian sindikatuek enpresako sei kaleratzeak babestu dituzte eta greba bertan behera utzi dute
Ak salatu du CCOO, UGT, USO eta Valorian sindikatuek sinatu dutela Gueñesko (Bizkaia) Konecta BTO enpresan ezarri den Estatuko Enplegu Erregulazioko Espedientea. Horren ondorioz, 475 langile kaleratuko dituzte, horietatik 6 Gueñesko zentrokoak. Sinatu eta gero, bertan behera geratu da uztailaren 9rako aurreikusita zegoen greba. Sindikatuak ohartarazi du neurri horrek ateak ireki dizkiela etorkizuneko balizko kaleratzeei. Halaber, deitoratu du LABek eta CCOO Euskadik bat egin ez izana bere aldarrikapenarekin eta Estatuko lanuzteak babestu izana.
ELAk hiru greba egun egin zituen Enplegu-Erregulazioko Espedientearen aurka. Epaitegietara ere jo zuen eta egun bide horretan urratsak egiten jarraitzen du.
ELAk berretsi du Gueñesko zentroan Enplegu-Erregulazioko Espedientearen eraginpean dauden pertsonen lan baldintzen Bizkaian negoziatu behar zirela, eta, horrela, eragindako langileei arreta zuzenagoa eta pertsonalizatuagoa emango zitzaiela. Sindikatuak behin eta berriz esan du langileak birkokatu zitezkeela. Zentzu horretan, berretsi du Konecta Gueñesen ez dagoela inor soberan.