EAEko Auzitegi Nagusiak Petronorrek grebarako eskubidea urratu duela adierazi du

2021/09/23
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du ELAk aurkeztutako demanda, eta adierazi du Petronorrek langileen grebarako eskubidea urratu zuela 2019ko ekainaren 21etik 24ra bitartean izandako greban, grebalariak beste langile batzuekin ordezkatu baitzituen. Langileak greban ziren enpresan ezarritako gehiegizko aparteko orduengatik. Arazo horrek langileen osasunari, segurtasunari eta, ondorioz, instalazioen segurtasunari eta ingurumenari eragiten zien, eta, gainera, kontziliazioa galarazten zuen.

ELA pozik agertu da epaiarekin, eta greba egin zuten Petronorreko langileak zoriondu ditu.