ELA kezkatuta dago Productos Tubularesen etorkizunagatik

2020/11/19
Baieztatu duenez, beste behin ere, Productos Tubularesek (Trapagaran) langile batzuen eskubideak malgutu eta urratu nahi ditu; beti ere, langile horien lan eta sakrifizioari esker irailera 5 milioi eurorekin heldu eta gero. "Zifrek argi uzten dute bideragarritasuna duen enpresa bat dela", azpimarratu du sindikatuak.

Productos Tubularesen kontratuak eteteko lan-erregulazioko espedienteari buruz planteatutako hiru bileretatik lehena egin ondoren (382 pertsonari eragingo die ERTEak), ELAk berretsi du bideragarritasuna duen enpresa bat dela, irailean EBITDA positiboko 5 milioi eurorekin iritsi dela erakusten duen bezala.

Gauzak horrela, sindikatuak galdera hau egin du: "Nora doa langileen ahaleginarekin Productos Tubulares irabazten ari den dirua? Argi dago ez duela inbertituko enpresa horren bideragarritasuna bermatzen duen inbertsiorik, langileek soldata izoztuta baitute 2017tik". Era berean, gogorarazi du plantilla pixkanaka murrizten ari dela (lanpostu-amortizazioak, behin-behinekoak eta kontratak), bai eta enpresan egindako inbertsioak ere.

ELAk behin eta berriz salatu izan du enpresan funtsezkoa den autonomia galtzen joan dela pixkanaka pixkanaka, langileen eskubideen eta instalazioen kaltetan. "Altzairutegiak aparteko aipamena merezi du, gure negozio ereduaren giltzarria izanik ere, iraganean suntsitzen saiatu zirelako, kaleratzeekin eta soldaten murrizketarekin", gaineratu du.

Sindikatuak ez du ulertzen lanaldiak malgutzea eta etorkizunean neurriak justifikatu eta bermatuko dituzten arrazoiak bilatzea beste biderik ez duen ERTE bat aurkeztea. Neurri horiek eragin zuzena dute enpresaren eta azpikontratatuen plantillan, eta, gainera, eragina izan dezakete inguruko enpresetan, alegia, Ezkerraldean.

"Gaur egun ez dago herrialde honetarako proiektu industrialik, Ezkerraldean hain zuzen ere, eta badirudi irtenbide bakarra lan baldintzen murrizketa dela, Enplegu Erregulazio Espedienteak eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazio espedienteak”, deitoratu du.

"Kezkaz ikusten dugu egungo egoera, eta geure buruari galdetzen diogu: zer etorkizun dugu gure hazkundea eragozteko arduradun nagusiak borrokan daudela dirudien talde baten barruan? Zer asmo ezkutatzen dira ikuskatzearen eta taldearen zuzendaritzatik azaltzen ari zaizkigun autonomia faltaren atzean?".