AIRLAN (ALONSOTEGI)

ELAk 8 greba egun deitu ditu, ekainaren 12tik aurrera

2024/06/11
Klimatizazio tresnak ekoiztu eta saltzen dituen Airlan enpresa Alonsotegin (Bizkaia) dago, eta 51 langile ditu. Abendutik dago hitzarmenik gabe, nahiz eta langileak saiatu diren bileretan akordio batera heltzen. Bitartean, enpresak 5,3 milioi euroko irabaziak izan zituen 2017an eta 2022an. Gauzak horrela, ELAk 8 greba egun deitu ditu, ekainaren 12tik aurrera. Langileek KPI+%1,5 soldata igoerak eskatzen dituzte, baita lanaldia murriztea eta prekaritatearen aurkako klausulak martxan jartzea ere. Zehazki, ergonomiari dagokionez lanpostuak hobetzea eskatzen dute, posizio desegokietan lan egiten baitute. Hobetu ezean, plus berezi bat aldarrikatzen dute, produkzioko langileen osasunari eragiten dion arazo hori konpondu arte.

ELAk gogorarazi du azken bilera maiatzaren 28an izan zela, baina enpresak negoziazioa oztopatu zuela.