ELAk bat egin du Trapagarango Amazongo langileek deitutako grebekin

Amazon enpresako langileek baldintza eskasetan egiten dute lan egunero, eta lan gainkargak dituzte. Horrek gehiegizko esfortzu fisikoak eragiten ditu, eta, batzuetan, baita lan istripuak ere.
ELAk ezinbestekotzat jotzen du Trapagarango lantokian lan egiten duten garraio azpikontratetan subrogatzeko eskubidea aitortzea, horiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako zentroaren jarduera garatzea. Era berean, sindikatuak uste du onartezina dela pairatzen duen prekaritatea. Kolektibo horri Estatuko mezularitza hitzarmena aplikatzen zaio, eta hitzarmen horrek ez du jasotzen EAEko gizarte eta lan errealitatearekin bat datorren baldintzarik. Gauzak horrela, ELAk azpimarratu du beharrezkoa dela negoziazio kolektiboa aktibatzea, erreala, zorrotza eta edukiekin.