ELAk bat egingo dut larunbat honetan Ezkerraldeko Martxarekin

Larunbat honetan 12:00etan Sestaoko Kasko plazatik hasita abiatuko da beste urte batez Ezkerraldeko Martxa. Eskualdeak zeharkatzen dituen prekarietate eta pobrezia tasa altuak salatuko dituzte martxa babestu duten eragil desberdinek.
Aurten bereziki gastu militarrean jarriko dute arreta, izan ere, industria honi dirua bideratzen zaion bitartzen zaion bitartean honek gastu sozialean eta zerbitzu publikoen murrizketatetan eragina dauka, besteak beste, osasungintzaren pribatizazioa edota zaintza sektoreetan egiten ari den negozioan.
Horretaz gain, etxebizitza eskubidea eta oinarrizko eskubideetara sarbidea bermatzea aldarrikatuko dute, soldata eta pentsio duinak aldarrikatzeaz gain.