ELAk Ertzaintzak PCBn izan duen jokabidea ikertzeko eskatzen du

Gaur goizean, PCB enpresan lan-protestan gertatutakoaren aurrean, non Ertzaintzaren neurrigabeko jarduera batean industriako CCOOko idazkari nagusiari sudurra hautsi zaion, ELAk gertakaria argitzeko eta erantzukizun guztiak depuratzeko eskatzen dio Josu Erkoreka buru duen Sailari.
ELArentzat ezinbestekoa da Ertzaintzaren jarduera guztietan indarraren erabilera proportzionala ematea. Era berean, Ertzaintzaren jarduera orok kontuak ematearen printzipioari jarraitu behar dio.
PCB enpresako zuzendaritzak, ITP Aero enpresa-taldean dagoenak, 87 kaleratze egingo ditu. Hegazkingintza krisi betean dagoela, Sestako eta Barakaldoko fabriken jabeak, Rolls Roycek, salgai jarri du enpresa, eta langileak gutxitzea erabaki du.