ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu dio berehala har dezala bere kargu La Naval ontziolaren kontrola

2019/01/14
La Naval-eko langileek asanblea orokorra egin dute, enplegu-erregulazio espedientearen kontsulta aldiko azken bilera aurretik.

Batzar horretan kontratuak amaitzeko akordioa onartu ala ez bozkatu da, eta hau izan da bozketaren emaitza:

  • Akordioaren aldeko botoak 36
  • Akordioaren aurkako botoak 89
  • Baliogabeak 2

Beraz, La Naval-eko langileek gehiengoz uko egin diote Administrazio Konkurtsalak proposatu duen kaleratzeko espedienteari.

Hain zuzen, ELAk honakoa eskatzen du:

  • Administrazio Konkurtsalari: ez dezala gauzatu kaleratzeko espedientea, eta behar beste bitarteko jar ditzala egoera honetan La Naval-en kapital publikoa sar dadin, ontziolak bizirik eta enplegurik galdu gabe iraun dezan.
  • Eusko Jaurlaritzari, zehazki Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailari: finantziazioa eman diezaiola ontziolari, urgentziaz. Asanbleak espedientea gehiengoz arbuiatzea gure erakundeei zuzendutako mezu argia da. Ez da onargarria gaur arte izan duten jarrera immobilista, betiere zain egon baitira lan kontratu guztiak amaitu zitezen. Arantza Tapiaren sailari galdegiten diogu Europar Batasuneko egin dezala beste gobernu batzuk antzeko egoeretan egin dutena, eta ez ditzala bazter utzi La Naval-eko langileak, ezta Ezkerraldeko industria ere.